Aurkezpena RACVNk mugikortasun iraunkorragoa lortzeko aktiboki dihardu lanean.RACVNren Mugikortasun-arloa irabazi asmorik gabeko erakundea da, automobil-kulturari loturiko era guztietako kultura-, sustapen- eta hedatze-jarduerak bultzatzen dituena, ingurumenarekiko zentzuzko mugikortasuna eta errespetutsua sustatzeko asmoz.
RACVNren mugikortasun-arloa: helburu nagusiakRACVN 1923an sortu zen eta beti jardun du motorraren munduan. RACVN automobil-erabiltzaileen irabazi asmorik gabeko elkartea da. 50eko hamarkadatik aurrera automobil-gidariak babesten, aholkatzen, laguntzen eta zerbitzuak eskaintzen espezializatu da.
Mugikortasun-arloaren helburu nagusiak honako hauek dira:
- Mugikortasunari orokorrean eragiten dioten gaiak ikertzea eta garatzea
- Mugikortasunari loturiko gaietan mobilizatzea eta iritzi-egoerak sortzea
- Pertsonen egungo mugikortasunari loturiko garraioen inguruko heziketan, prestakuntzan eta bizikidetzan
oinarrituriko automobil-kultura zehaztea eta garatzea
- Erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzak eta hitzarmenak sustatzea

Mugikortasun-arloaren jarduera nagusiak honako hauek dira:
- Bide-hezkuntzaren programa
- Foroetan parte hartzea
- Biltzarretara joatea
- Ikerketa
- Foroak, mintegiak eta jardunaldiak antolatzea
- Era ekonomikoan gidatzeko ikastaroak, Ecodriving
Gainera RACVN honako erakunde hauetako kidea da:
- Nazioarteko Automobilismo Federazioa
- Turismoaren Nazioarteko Aliantza
- Espainiako Automobilen Kluben Konfederazioa
- Eusko Jaurlaritzako Bide Segurtasuneko Batzordea
- Eusko Jaurlaritzako Kontsumoko Arbitraje Batzordea
- Donostiako Udaleko Mugikortasunaren Aholku Batzordea