 |

Mugikortasun-arloa > Heziketa eta prestakuntza
 |

Heziketa eta prestakuntza
Mugikortasunari buruzko heziketa-jardunaldiakRACVNk prestakuntza-ekitaldiak eta -jardunaldiak antolatzen ditu, mugikortasun handiagoa eta hobea lortzeko.
Prestakuntza-jardueran balioak aintzat hartzen dira. Gainera, gazteenen prestakuntza integrala bilatzen dugu, eta, aldi berean, mugikortasunari buruzko alderdietan gizarte osoa heztea.
Gazteenei zuzenduriko jardueren barruan, azpimarratzekoa da jolas-jardueren bitartez bide-segurtasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak erakusten zaizkiela.
Horregatik, besteak beste, Euskal Eskola Publikoaren Jaian eta Mugikortasunaren Europako Astean hartzen dugu parte; jolas-jardueren bitartez helmugara modu seguruan heltzeko seinaleak errespetatzearen garrantziaz ohartarazten ditugu. Horretaz gain, errepidea beste erabiltzaile batzuekin partekatzen eta denon eskubideak errespetatzen ere erakusten diegu.
Adinekoengan ere jartzen dugu arreta, izan ere, horientzako berariazko jarduera-programak ere baditugu. Ingurunean sortzen diren aldaketetara etengabe egokitzen esperientzia handia dugu. Lantegien bitartez, eguneroko bizitzan gainditu behar izaten dituzten oztopoak ezagutzen ditugu, baita horien ziurtasun-gabeziak ere, eta ohitura onak eta arauak erakusten dizkiegu, eguneroko mugikortasunean segurtasun handiagoa izan dezaten eta lagunkoiagoak izan daitezen.
|
 |